Zein da 'mordue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'aure' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mordue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mordue hitza erabiltzen da Azkoitian asko edo ugari hitzen ordez. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jende mordue etorri zan kontziertoa gu aitzea".
  • Euskara batuan: "Jende asko etorri zen kontzertura gu entzutera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide