Gaizka Etxaniz eta 'Laster' nagusi, Zornotzako III. Ardi Txakur Txapelketan

Andoni Elduaien 2023ko uzt. 24a, 12:04

Etxaniz, ezkerrean, txapela buruan duela. (Artxate elkartea)

Azkoitiarrak 296 puntu pilatu zituen txapelketan zehar, bigarren sailkatu zen Igor Elordi artzainak eta Lagun txakurrak baino bost puntu gehiago (291 puntu).

Gaizka Etxaniz artzain azkoitiarrak eta haren txakur Lasterrek Zornotzako (Bizkaia) III. Ardi Txakur Txapelketa irabazi zuten atzo, igandea, hango Jauregibarria parkean. Etxanizentzat izan ziren, beraz, txapelketan jokoan zeuden txapela eta opariak.

Azkoitiarrak 296 puntu pilatu zituen txapelketan zehar, bigarren sailkatu zen Igor Elordi artzainak eta Lagun txakurrak baino bost puntu gehiago (291 puntu). Podiumeko hirugarren postua Jean Pol Irikinek eta haren txakur Oraik lortu zuten, 268 punturekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide