Azkoitia Gukaren zozketak

IrriSarri Land parkerako beste sarrera bikoitza zozkatuko du Maxixatzenek

Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 11:20

Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du, eta parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

IrriSarri Land parkerako beste bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide