Nanterreko L'Atelier Lyrique eta Marc Meisel, parrokian

Nerea Uranga

Nanterreko L'Atelier Lyrique abesbatza atzo Azkoitiko parrokian. (Azkoitiko Udala)

Abesbatza eta organo kontzertua izan zen atzo, larunbata, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, 20:00etan hasita.

Frantziako Nanterreko L'Atelier Lyrique abesbatzak eta Suitzako Marc Meisel organistak kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldean, 20:00etan hasita, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Atzoko saioa Saskia Salembier mezzo-soprano eta biolinista barrokoak zuzendu zuen.

Parrokiako organoari omen eginez, Franz Listzen Via Crucis obra aurkeztu zuten atzo parrokian bildutako musikazaleen aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide