Jendez bete zen atzo arratsaldean Zarauzko Frontoi Txiki, izen bereko XV. Pala Txapelketako finalak bertatik bertara ikusteko. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida 18:30ean hasi zen, eta 30-19 irabazi zuten Miren Lertxundik eta Lorea Laburuk Jone Iruretagoiena eta Mireia Azpiazuren kontra.
Ondoren jokatu zuten partida nagusia Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Amaia Aizpuru azkoitiarraren eta Iratxe Astigarragaren kontra. Aise gailendu zen azken bikote hori, 30-10 emaitzarekin.