Furgoneta batek su hartu du Azkaraten

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 21a, 10:21

Suhiltzaileak furgonetako sua itzaltzen. (Euskadiko Suhiltzaileak)

Azkarate gainean hartu du sua furgonetak, Elgoibarrerako norazkoan. Ez da inor zauritu ezbeharrean, baina auto ilara luzeak sortu dira.

Furgoneta batek su hartu du gaur goizean Azkarate gainean, Elgoibarrerako norazkoan. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, 07:05 aldean piztu da sua furgonetan, eta suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera. Ez da inor zauritu ezbeharrean, baina auto ilara luzeak sortu dira; izan ere, furgoneta errepidetik kendu bitartean –09:00 aldean erretiratu dute–, Ertzaintzak txandaka eman du pasoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide