Zein da 'aure' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Haur baten irribarrea. (PXhere)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'atxakar' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'aure' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Aure hitza erabiltzen da Azkoitian hura hitza adierazteko. Honela erabli ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aure oso pertsona jatorra izen da beti".
  • Euskara batuan: "Hura oso pertsona jatorra izan da beti".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide