Gran Trail Aneto-Posets mendi lasterketaren kilometro bertikalaren proba irabazi du Joseba Diaz azkoitiarrak gaur. Aragoiko Pirinioetan (Espainia), Benasqueko haranean, gaurtik igandera bitartean egingo duten Gran Trail Aneto-Posetsen barruko lehen proba izan da, hain zuzen ere Diazek irabazi duena.
44:30 behar izan ditu azkoitiarrak 5,4 kilometroko distantzia eta mila metroko desnibel positiboa zituen ibilbidea osatzeko; iazkoa izan zen Aneto-Posets kilometro bertikalaren lehen aldia, eta orduko marka onenetik 8 segundora gelditu da Diaz gaur. Alvaro Jimenezek eta Manuel Perezek osatu dute gizonen podiuma.