Odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean, arratsaldez

Mailo Oiarzabal 2023ko uzt. 15a, 09:19

Pertsona bat odola ematen.

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da odola emateko aukera, 16:30etik 20:30era.

Etzi, uztailaren 17an, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ekainean goiz eta arratsaldez izan zen odola emateko aukera, baina uztaileko hitzorduan arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era artean. Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko astelehenerako hitzordua.

Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide