Zein da 'atxakar' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

(Argazkia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'zartau' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'atxakar' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Atxakar esaten zaio Azkoitian hatz txikiari.

Honela erabli ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atxakarrakin sakau ber dezu a letra ordenadorin".
  • Euskara batuan: "Hatz txikiarekin sakatu behar duzu a hizkia ordenagailuan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide