Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Azkoitia bisitatu dute Espainiako Gorteetarako bozetarako EAJren Gipuzkoako hautagaiek

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 11a, 16:07

Julene Urzelairen bustoa bisitatu dute goizean. (Gipuzkoako EAJ)

EAJren udal ordezkariekin batera kalean izan dira Maribel Vaquero, Joseba Agirretxea eta Josu Arraiz Kongresurako hautagaiak eta Luke Uribe-Etxebarria, Mercedes Garmendia eta Rafael Uribarren Senaturako zerrendakideak.

Espainiako Gorteetarako bozen kanpaina martxan da, eta horren erakusle da EAJren Gipuzkoako hautagaiek gaur goizean Azkoitira egin duten bisita. EAJren udal ordezkariekin batera kalean izan dira Maribel Vaquero, Joseba Agirretxea eta Josu Arraiz Kongresurako hautagaiak eta Luke Uribe-Etxebarria, Mercedes Garmendia eta Rafael Uribarren Senaturako zerrendakideak. Herriko kaleetan zehar ibili dira politikariak gaur goizean, eta besteak beste, Elkargunea eta Trenbidearen Zumardian aurten kokatu duten Julene Urzelairen bustoa bisitatu dituzte horiek guztiek.

EAJren Espainiako Gorteetarako Gipuzkoako hautagaiak Azkoitiko EAJren udal ordezkariekin. (Gipuzkoako EAJ)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide