Intza Lizarazu saskibaloi jokalari azkoitiarrak Iraurgi saskibaloi klubean jarraituko du beste urtebetez. Hala jakinarazi zuen atzo, astelehena, ISB taldeak. Hori horrela, Lizarazu emakumeen taldeko kapitaina izango da datorren urtean ere. Saskibaloi jokalari azkoitiarrak hogeita bigarren sasoia beteko du klubean 2023-2024 denboraldian, eta Bigarren Mailan arituko da. Lizarazuk honako mezu hau idatzi du sare sozialetan: "Bat gehiago? Bat gehiago".