Andremarietako Salbea prestatzen hasteko lehen entsegua egingo dute bihar

Andoni Elduaien

Iazko Salbearen irudi bat. (Urtzi Oteiza)

Andre Mariaren Jasokundeko parrokian egingo dute Andremaria jaietan abestu ohi den Salbea prestatzen hasteko entsegua. Abuztuaren 14an, astelehena, eskainiko dute emanaldia parrokian bertan.

Bihar, asteazkena, Andremaria jaien bezperako Salbea prestatzen hasteko lehen entsegua egingo du Parrokiako Abesbatzak Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 20:00etarako jarri dute entsegu ordua.

Abuztuaren 14an, Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Nemesio Otañoren Ave Maria abestu ohi ditu Parrokiako Abesbatzak Udalbatzaren eta herritarren aurrean. Aurten ere emanaldi hori eskaintzeko nahia agertu dute abesbatzako ordezkariek, eta han parte hartzeko asmoa dutenei jakinarazi die, bihar, asteazkena, 20:00etan egingo dutela lehen entsegua.

Honako lotura honetan entzun eta ikusi daiteke iazko Salbea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide