Jone Zabaletak Markina-Xemeingo Karmen Krosa irabazi du

Andoni Elduaien

Jone Zabaleta, erdian, txapela buruan duela. (Argazkiak: Aringa Aringa taldea)

Zapatuan irabazi zuen 7,8 kilometroko proba Zabaletak. Helmugan ia hiru minutuko aldea atera zion korrikalari azkoitiarrak bigarren sailkatuari, eta sei minutu baino handiagokoa hirugarrenari.

Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Markina-Xemeingo (Bizkaia) Karmen Krossa irabazi zuen herenegun, zapatua. Atletico San Sebastian taldeko kideak 27:11 denbora egin zuen Zabaletak 7,8 kilometroko ibilbidea osatzeko. Idoia Nogales sailkatu zen bigarren, eta hari ia hiru minutu eskaseko tartea atera zion helmugan (30:02). Izaskun Arriaga izan zen hirugarrena, eta hark 33:28 denboran amaitu zuen proba.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide