Zein da 'zartau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'litxerkeixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'zartau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zartau hitza erabiltzen da Azkoitian zerbait pitzatu dela esateko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hotzakin ezpain danak zartau zaizko".
  • Euskara batuan: "Ezpainak pitzatu zaizkio hotzarekin".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide