Erromeria plaza bihurtuko da zapatuan Balda

Mailo Oiarzabal

LarraƱaga eta Ansorregi. (Txoko Musikala)

Ansorregiren eta Larrañagaren trikiti eta pandero doinuak entzuteko zein dantzatzeko aukera izango da etzi iluntzean.

Uda sasoian behin baino gehiagotan bihurtu da Balda plaza erromeria zaleen topaleku, eta etzi ere hala izango da.

Azkoitiko Udalak antolatuta, 20:00etan hasiko da zapatuko erromeria, eta Ansorregiren eta Larrañagaren trikiti eta pandero doinuak entzuteko zein dantzatzeko aukera izango dute Baldan elkartzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide