Errioxako (Espainia) Rioja Cricket Club taldeak irabazi du Azkoitiko XI. Kriket Txapelketa. Errioxako taldeak Donostiakoa gainditu zuen igandean Oteiza pilotalekuetan jokatutako finalean, eta harentzat izan zen txapelketaren garaikur nagusia.
Guztira hamasei talde lehiatu dira aurtengo Azkoitiko kriket txapelketan; gehienak Gipuzkoakoak –tartean Azkoitiko bi–, baina Arabakoak eta Nafarroakoak ere izan dira, eta Errioxako hiru. Talde kopurua dela eta, kanporaketa faseko partida batzuk Azpeitiko Goenako zelaian jokatu zituzten zapatuan. Igandeko jardunaldia, aldiz, osorik egin zuten Azkoitian; final laurdenak, finalaurrekoak eta finala jokatu zituzten Oteiza frontoietan.
(Argazkiak: utzitakoak)