Gaur agurtu du Iraurgi saskibaloi klubak 2022-2023 denboraldia; Loiola Hotelean elkartu dira bazkaltzeko, kadeteetatik seniorretara arteko hamalau taldeetako jokalariak, entrenatzaileak, teknikoak eta klubaren zuzendaritza batzordeko kideak.
Bazkalondoan, talde bakoitzeko jokalari onenari oroigarria eman diote, baita hiru entrenatzaile onenei ere. Gainera, Jose Luis Zubizarreta Xubi klubaren koordinatzaileari aitortza egin diote "klubean eta klubaren alde" egindako lan eskergagatik, eta lore sorta bat eman diote. Izan ere, Zubizarreta Gipuzkoa Basket saskibaloi klubaren kirol zuzendari berria izango da, eta jardun horri helduko dio datorren astetik aurrera.
Honako hauek izan dira taldez talde oroigarria jaso duten saskibaloi jokalariak:
- Sebal ISB: Elene Ibarzabal.
- Iragaz ISB: Estebe Argarate.
- Efic ISB: Denis Arzallus.
- Moviltek ISB: Lorea Aranburu.
- Innova ISB: Onintze Sudupe.
- CPK ISB: Oier Matxo.
- Fundibide ISB: Doltza Oiartzabal.
- Inar Optika ISB: Janire Arzamendi.
- Alter ISB: Eneko Errasti.
- Disdira bitxitegia ISB: Mikel Olaizola.
- Txintxu gozotegia ISB: Maria Otaegi.
- Domusa Teknik ISB: Sara Iparragirre.
- Juaristi ISB: Beñat Hevia.
- Entrenatzaile onenak: Jon Argoitia, Imanol Amiano eta Ander unanue.