Azkoitia Gukaren zozketak

GUKA produktuen sortak badu irabazlea

Erredakzioa 2023ko eka. 23a, 15:30

Hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila zozkatu ditu UKTk, eta Fernando Iraetari egokitu zaio saria.

Badator uda, eta horrekin batera iritsi dira hondartzara edota igerilekura joateko GUKAren toalla, poltsa, palak eta botila. Guka dendaren irekieraren harira, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA produktu sorta osoa zozkatu du Maxixatzeneko bazkideen artean.

Bazkideek astelehenetik atzo arteko epea izan dute zozketan parte hartzeko, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Fernando Iraeta izan da GUKA produktuen irabazlea. Saria haren senide batek jaso du Maxixatzenen bulegoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide