Juaristi ISBko Manex Ansorregi saskibaloi jokalaria (Azkoitia, 2002) deitu du 22 urtez azpiko Espainiako selekzioak. Datorren astelehenean, hilak 26, Torrejon de Ardoz (Espainia) herrian elkartuko dira, uztailaren 3an eta 4an Italiako selekzioaren aurka partidak jokatzeko.
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basket taldeko entrenatzaileak hautatu du Ansorregi. Entrenatzaile kataluniarrak gertutik jarraituko du datozen egunetan formakuntza fasea amaitu duten jokalari gazteen garapena. 1,94 metroko hegaleko azkoitiarra jokalari garrantzitsua izan da Juaristi ISBn; bataz beste, 8,1 puntu eta 4,1 errebote batu ditu Azkoiti-Azpeitiko taldearekin azken denboraldian.