Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du bihar

Andoni Elduaien 2023ko eka. 20a, 08:57

Iazko jaialdiko irudia. (Mailo Oiarzabal)

18:30ean egingo dute jaialdia Elkarguneko kantxa nagusian. Ia 90 haur inguruk parte hartuko dute biharko ikuskizunean.

Bihar, asteazkena, Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute Elkargunean. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 86 gimnastak parte hartuko dute. Guztira, 23 ariketa erakutsiko dituzte jendaurrean.

Gimnastak uztaiarekin, mazoekin eta zintekin ikusteko aukera izango da bihar arratsaldean,  banaka zein taldeka. Ikasturte guztian ikasitako eta landutako lanak aurkeztuko dituzte, baita biharko ikuskizunerako bereziki prestatutako dantzak eta koreografiak ere.

Bilboko Ekilore txapelketan

Herenegun, igandea, Bilboko Ekilore txapelketan parte hartu zuten Zubiberriko gimnastek. Amaia Sudupek pilotarekin egin zuen ariketa, eta Nikole Aranbarrik mazoekin. Sudupe bigarren sailkatu zen, eta Aranbarri hirugarren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide