Zein da 'imutue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'andabidie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'imutue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Imutue hitza esaten zaio Azkoitian inbutuari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ekarrizu faorez imutue, ardue boteila pasatzeko".
  • Euskara batuan: "Ekar iezadazu mesedez inbutua, ardoa boteilara pasa dezadan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide