Ezin hobea izan da Zumaiako taldearen hasiera denboraldi berrian: ETE ligan lehenbiziko postuan amaitu zuen estropada atzo, larunbata, Telmo Deuneko traineruak, bigarrena baino lau segundo lehenago helmugaratuta. Hain zuzen ere, 11 minutu eta hogei segundoan egin zuten hiru luzetako estropada, eta beren nagusitasuna erakutsi zuten arraunlariek Donibane Lohizunen (Lapurdi). Haren atzetik sailkatu ziren Kaiku eta Deusto, bigarren eta hirugarren postuan. Hemen ikus daitezke emaitzak eta denborak.
Zumaiako traineruan, kostaldeko arraunlariak ez ezik, Azkoitiko hainbat arraunalari ere lehiatu ziren: Naikari Galarraga eta Laia Aranbarri.