Iker Murua futbol jokalariak utzi egin du Eivissako Ibiza Islas Pitiusas taldea

Andoni Elduaien

Iker Murua Ibiza Islas Pitiusas futbol taldearekin. (Ibiza Islas Pitiusas)

Futbol jokalari azkoitiarrak iaz hartu zuen Eivissara (Herrialde Katalanak) joateko erabakia. Denboraldi bat han egin eta gero, taldea uzteko erabakia hartu du Muruak.

Iker Murua futbol jokalari azkoitiarrak ez du jarraituko Ibiza Islas Pitiusas futbol taldean. Muruak iazko udan hartu zuen Eivissako (Herrialde Katalanak) taldera joateko erabakia. Espainiako Bigarren RFEF mailan jokatu du Muruak aurten, eta Espainiako Errege Kopan ere parte hartu du, tartean Lehen Mailako Betis taldearen aurka jokatuz.

Erdiko atzelari azkoitiarra Getxoko (Bizkaia) Arenas futbol taldean aritu zen hara joan aurretik, baita Azkoitiko Anaitasunan, Lagun Onaken, Sestao Riverren eta Gernikan ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide