Zubiberriko gimnastak, Urretxuko erakustaldian

Andoni Elduaien

Banakako eta taldekako erakustaldietan parte hartu zuten Azkoitiko Zubiberrik gimnastika erritmikoko zenbait taldekidek. 

Ostegunean, Urretxuko gimnastika erritmiko erakustaldian izan ziren Azkoitiko Zubiberri taldeko hainbat kide. Banakakoan, Amaia Sudupek pilotarekin egin zuen ariketa, Nahia Urbizuk uztaiarekin eta Nikole Aranbarrik mazoekin.

Senior mailako taldeak ere parte hartu zuen erakustaldian, eta Ainhoa Aranbarrik, Maren Casasek, Aitana Sanchezek, Nahia Urbizuk, Nikole Aranbarrik eta Amaia Sudupek osatu zuten taldea. Taldeak bost uztairekin egin zuen erakustaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide