Plazara atera dira Kanku eskolako karatekak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 17a, 09:00

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten atzo, ostirala, Anaitasuna-Kanku eskolako ikasleek. Hainbat herritarrek bertatik bertara jarraitu zuten ikuskizuna, herriko plaza nagusian.

Anaitasuna-Kanku karate eskolako kideek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo, ostirala, herriko plaza nagusian. Eskolako adin guztietako kideek parte hartu zuten ikuskizunean, eta urte osoan zehar ikasitako eta trebatutako teknikak eta giltzak nola gauzatzen dituzten erakutsi zieten herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide