Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko azken egunak dira

Nerea Uranga

2023ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea ekainaren 30era artekoa da. Helbideratutako erreziboak postaz bidali ditu udalak.

2023ko ekitaldiari dagokion Hiri Ondasun Higiezinen gaineko eta Landa Ondasun Higiezinen gaineko zergak borondatez ordaintzeko epea ekainaren 30era artekoa dela adierazi du Azkoitiko Udalak.

Helbideratu gabeko erreziboak posta arruntaz bidali ditu udalak, eta oraindik jaso gabe dituztenek Azkoitiko Udalaren Harrera Bulegoan eskatu beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide