Azkoitiko Udalak Bilboko hilketa matxista "irmoki" gaitzetsi du

Nerea Uranga

Azkoitiko udaletxea.

Bilbon 89 urteko emakume bat hil dute, labanaz. 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute, hilketaren egilea delakoan. Azkoitiko Udalak hilketa gaitzesteko deitzen diren deialdietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Atzo 89 urteko emakume bat hil zuten Bilbon, labanaz. 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak hilketaren egilea delakoan. Hilketa hori "irmoki gaitzetsi" du Azkoitiko Udalak, eta hildakoaren senitartekoei eta gertukoei elkartasuna adierazi die. Horrez gain, hilketa gaitzesteko deitzen diren elkarretaratzeetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Azkoitiko Udalak emakumeen aurkako bidegabekeria eta eskubide urratze guztiak "errotik desagerrarazteko" lanean jarraituko duela nabarmendu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide