Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Eureka! Zientzia Museorako sarrerak

Erredakzioa

Olaia Juaristik eskuratu ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Maxixatzenek sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Olaia Juaristi bazkideak irabazi ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide