Herriko tabernek antolatutako ikuskizun eta emanaldi ugari, gaur eta bihar

Andoni Elduaien 2023ko eka. 16a, 08:45

Ekiza musikariak Balda plazan joko du zapatu arratsaldean. (Kulturklik)

Galipan taberna-jatetxeak laugarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo ditu bihar Baldan. Zurt eta Txalintxo tabernetan, berriz, DJen emanaldiak izango dira. Gaur, udako guatekea izango da Etxe-Aitz tabernan.

Askotariko ikuskizunak eta emanaldiak izango dira gaur eta bihar, larunbata, herriko zenbait tabernatan. Gaur, ostirala, Etxe-Aitz tabernan udako guatekea egingo dute; duela zenbait hamarkadatako musika jarriko dute Plazaberriko taberna horretan.

Bihar, berriz, laugarren urteurrena ospatuko du Galipan jatetxe-tabernak, eta ekitaldiaren barruan, herritarrentzako hainbat ekintza izango dira Balda plazan; besteak beste, Iagomagoren ikuskizuna (12:30), garagardo azoka, zakel jokoa (arratsaldean) eta Ekiza musikariaren emanaldia (19:00).

Bestalde, musika jartzaileen emanaldiak izango dira Zurt eta Txalintxo tabernetan. Zurt tabernako terraza girotuko dute 18:00etatik 22:00etara, Munizzio, Murxi, Goiko eta Albi DJek. 23:30etik aurrera, berriz, tabernaren barruan arituko dira. Bestalde, Txalintxo tabernan 22:00etan hasiko da DJen emanaldia: Nanox, Attite, Racing eta Afterman musikariek girotuko dute han gaua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide