Zein da 'andabidie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitiko hilerrirako bidea edo 'andabidie'.

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'sutxerrena' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'andabidie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Andabirie hitza esaten zaio Azkoitian hilerrirako bideari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Andabidie hartu baino goratxuo daukebe baserrixe".
  • Euskara batuan: "Hilerrirako bidea hartu baino gorago daukate baserria".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide