Azkoitiko Udaleko Prebentzio arloak antolatuta, alkoholaren eta drogen kontsumoak adingabeengan zein gazteengan dituen ondorio fisiko, patologiko eta arriskuen inguruko ikastaroa eskainiko du Hazkunde zentroak. Ekainaren 24an, aurrez aurreko lau orduko formazio saioa eskainiko dute Elkargunean, 09:00etatik 13:00etara artean. Beste bi saio, berriz, online izango dira.
Batez ere hezitzaileei eta eragileei zuzendutako ikastaroa izango da, eta drogen eta alkoholaren ondorioen eta arriskuen gaineko informazioa emateaz gain, arrisku horiek murrizteko jarraibideak ere azalduko dituzte saioan. Antolatzaileen arabera, egitasmoaren helburua da gazteengana iristea, "prebentzioaren aldeko mezua" zabalduz.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren babesa du udalak antolatutako ikastaroak, eta jarduera doakoa izango da. Gainera, parte hartzaileek egiaztagiri ofiziala jasoko dute. Doako ikastaroa da, eta interesdunek hilaren 19ra artean dute izena emateko aukera, 943-54 20 14 telefono zenbakira deituta edo berdintasuna@azkoitia.eus helbide elektronikora deituta.