Azkoitia azkoitiarrek egiten dute handi. Sarritan, kanpokoa goraipatza eta etxekoa balioan jartzea asko kostatzen zaigu, zer esanik ez, gainera, emakumea bada.
Tenis pistaren izenaren harira zenbait gogoeta etorri zaizkit burura, eta zuekin partekatzea nahi nuke. Garbiñe Muguruzaren lana ez dut ezbaian jarriko, baina ez dago urrutira joan beharrik herriko tenisagatik lan aparta egin duen jendea aurkitzeko. Nire ustez, Karmen Zendoia Konpittero eta Ainhoa Peña dira erreferenteak. Ez da lan erraza izan, eta oztopo guztiei aurre eginez jardun dute.
Orain berandu izango da izena aldatzeko, baina beste bi pistei izena jartzea bururatzen bazaio norbaiti, bi emakume horien izenak kontuan hartzea eskatuko nuke.
Nire partez eskerrik beroenak bi horiei eta nire miresmenik handiena. Aupa zuek!.