Iraurgi saskibaloi klubak antolatzen duen ISBren Saskibaloi Topaketa izango da datorren asteburuan, ekainaren 17an eta 18an. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten Azpeitian zein Azkoitian jokatuko dituzte topaketako lagunarteko partidak. Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi saskibaloi klubetako 2012, 2013 eta 2014 urteetako haur eta gaztetxoek parte hartuko dute saskibaloi festan: Iraurgi SB, Donostiako Easo, Ordizia, Beasaingo BKL, Bilboko La Salle, Donostiako Luberri, Barakaldoko Paules eta Durangoko Tabirako. Guztira, 450 gaztetxok parte hartuko dute topaketan.
Azpeitian kiroldegian, Urola Ikastolan eta Perdillegin jokatuko dituzte lagunarteko saskibaloi taldeak zapatuan eta igandean. 2012ko eta 2013ko neska-mutikoak ariko dira, eta zapatuan Sanagustin kulturgunean bazkalduko dute.
Azkoitian, berriz, 2014an jaiotako neska-mutikoen arteko saskibaloi partidak izango dira Azkoitia BHI ikastetxeko kantxetan eta kiroldegian. Maila horretako topaketako partaideek Orbelan bazaklduko dute zapatuan.