Herri kiroletako bi txapelketa jokatu dituzten atzo, larunbata, Aian: emakumeen III. Lau Arrua harri jasotze txapelketa eta gizonen Gipuzkoako lehenengo mailako aizkora txapelketa. Hain zuzen, lehia horretan Julen Alberdi Txikia IV.ak azkoitiarrak jantzi zuen txapela. 30 minutu eta 39 segundo behar izan zituen hark 54 ontzako lau enbor, 60 ontzako lau enbor eta 72 ontzako bi enbor mozteko. Mikel Larrañaga azpeitiarra geratu zen bigarren postuan. Hark 31 minutu eta 39 segundon bukatu zuen proba, Alberdi baino minutu bat beranduago, hain justu ere. Eneko Otaño beizamarra sailkatu zen hirugarren, lanak 31 minutu eta 58 segundoan amaituta.
Emakumeen Lau Arroa harrijasotze txapelketan, berriz, Lur Errekondok jantzi zuen txapela. Hark 37 altzaldi egin zizkion zilindroari, 24 kubikoari eta 32 bolari. Gutxigatik, geratu zen bigarren postuan Ainitze Zumeta; guztira, 4.600 kg altxa zituen hark. 37 aldiz zilindroa, 23 bider kubikoa eta 32 aldiz bola.