XVII. Berria Txapelketaren final laurdenetako kanporaketa jokatu zuten Azkoitiko Oteiza elkarteko eta Iruñeko Oberena elkarteko pilotariek ostiral gauean, Gurea pilotalekuan, eta azkoitiarrak txapelketatik kanpo geratu ziren, kadeteen, jubenilen zein nagusien partidak galdu ostean.
Kadeteen mailan, Arregik eta Galarzak 7-22 galdu zuten Rekalde eta Okiñenaren aurka; gazteen mailan, Oteizako Etxaniz eta Egaña aritu ziren Sarasibarren eta Santestebanen aurka, eta horiek 6-22 amaitu zuten neurketa; nagusien mailan, berriz, Oteizak eta Juaristik jokatu zuten, eta horiek 12-22 galdu zuten Canabal eta Lazkozen aurka.