Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.
Jaialdiak irauten duen hiru egunetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Maxixatzenek bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Josu Plazaola izan da irabazlea.