Udalak ikusgai jarri du uztailaren 23ko hauteskundeetarako errolda

Andoni Elduaien 2023ko eka. 7a, 08:53

Ekainaren 12ra bitartean egongo da jendaurrean ikusgai errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.

Datorren uztailaren 23an izango dira Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Azkoitiko Udalak. Ekainaren 12ra bitartean, udaletxeko Harrera Bulegoan ikusi ahal izango da erroldaren zerrenda. Herritarrek ordura arteko epea izango dute beharrezko kexak edota erreklamazioak aurkezteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide