Iraurgi abesbatza Concordia Coralekin batera, itzulikoan kantuan

Nerea Uranga 2023ko eka. 4a, 08:55

Iraurgi abesbatza, atzo parrokian eman zuen kontzertuan. (Azkoitiko Udala)

Iaz Azkoitiko abesbatza Logroñora joan zen kontzertua eskaintzera, eta aurten hangoak etorri dira Iraurgi abesbatzaren herrira.

Iraurgi abesbatzaren eta Logroñoko Concordia Coral taldearen kontzertuak izan ziren atzo arratsaldean Azkoitiko parrokian. Etxekoak izan ziren kantuan aurrenak.

Iazko azaroan Iraurgi abesbatzako kideak joan ziren Logroñora (Espainia) kantura. Oraingoan, berriz, Errioxako taldea izan da Iraurgi abesbatzaren herrira etorri dena kontzertua eskaintzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide