Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan finalerdietarako sarbiderik ez dute lortu Oteiza elkarteko eskuzko pilotariek. Atzo, 22:00etan hasita, jokatu zituzten final-laurdenetako itzulerako partidak etxean, Gurea pilotalekuan. Iazko txapeldun Oiartzun izan zuten aurkaria, eta Azkoitiko pilotariek ezin izan zioten aurrea hartu. Hala, atzokoan 1-2 galdu zuten Oteiza elkartekoek, eta txapelketatik kanpo gelditu ziren.
Atzokoan kadeteen mailan 16-22 galdu zuten Oiartzungo pilotarien kontra Azkoitiko Jon Arregik eta Denis Galarzak. Gazteen mailan, Oteizakoek joanekoan baino tanto gehiago bereganatzea lortu zuten, baina hala ere ezin izan zuten irabazi, eta 15-22 egin zuten Jon Etxanizek eta Inhar Egañak. Nagusietan, joanekoan galdu arren, itzulikoan nagusi izan ziren Azkoitikoak; 22-8 irabazi zuten Mikel Aranbarrik eta Alex Juaristik.