Serenus illuxit erakusketa zabaldu dute gaur arratsaldean Portaleburun, Antonio Oteiza eta Vicente Molina artisten obrak bilduz. Oteizak bere osasun egoeragatik ezin du erakusketa irekierara etortzerik izan, baina Molina madrildarra bertan izan da, eta "oso eskertuta" azaldu da. Antonio Oteiza fundazioko kideez gainera, Azkoitiko Udaleko ordezkariak, Azkoitiko Parrokiakoak, Molinaren senideak eta hainbat herritar izan dira erakusketa irekieran.
Antonio Oteiza fundazioaren ekimenez, Azkoitiko Udalak lagunduta antolatu dute arte sakroa lantzen duten bi artisten lanak biltzen dituen erakusketa. Gaurtik ekainaren 18ra bitartean egongo dira obrak ikusgai Portaleburun. Honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.
Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotzi eta Antonio Oteiza fundazioko kidearentzat "oso kide gutxi" hurbildu dira artetik arimaren ezagutzara, Oteiza eta Molina bezala. "Oteizak definitzen duen aura hori da: transmisioa, bizitza eta transzendentzia".