Gomazko palistak gaur, ostirala, ziren jokatzekoa Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren itzulerakoa Donostiako Loiola auzoan (21:30), baina Donostiako palista baten arrazoi pertsonalak tarteko, lehia datorren astera atzeratzea erabaki dute. Oraindik erabakitzeko dute kanporaketaren itzulera zein egunetan eta ordutan jokatuko duten.
Gomazko palistek 1 eta 2 galdu zuten joan den asteburuan Gurea pilotalekuan. Buruz buruko partidan 20-12 irabazi zuen Iker Epeldek, binaka 14-20 galdu zuten Oier Beitiak eta Oier Epeldek, eta zazpi koadroren barruan 5-20 galdu zuen Markos Azpirozek. Tantoen aldea ere aurka dute gaur-gaurkoz: 39 tanto dituzte alde azkoitiarrek eta 52 donostiarrek. Datozen egunetan jakinaraziko dute demaren hitzordu berria.