Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren ondoan pasabide bat jarri dute gaur, ostirala, goizean, eta dagoeneko irekita dago errepidea ibilgailuentzat. Langileak zirkulazioa bideratzen ari da, baina ibilgailuek normaltasunez sar dezakete Floreaga auzora, baita handik atera ere
Floreagako irisgarritasuna hobetzeko asmoz Aizkibel kalean eraikitzen ari diren igogailuaren lanen eraginez, 09:15ean moztu dute errepidea, eta 10:45erako zabalik zegoen.