Azkoitia Gukaren zozketak

EHZ festibalerako sarrera bikoitza zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Erredakzioa

Euskal Herria Zuzenean jaialdia ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea), eta Maxixatzenek sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean.

Aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala ekainaren 30ean hasiko da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Hiru egunetako jaialdian, besteak beste, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, aKts, Muare, Kristonak, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Habia eta Mice taldeen kontzertuak izango dira.

Maxixatzenek jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean, eta horiek ekainaren 7ko 12:00ak arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Horretarako, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Telefonoz egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide