Zein da 'likie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'odolbittue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'likie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Likie hitza esaten zaio Azkoitian likinari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Eskuk likez beteta dauzket, txupatxuse jan det ta"".
  • Euskara batuan: "Eskuak likinduta ditut, txupatxusa jan dut eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide