Bihar, ostirala, Logroñoko Concordia Coral eta Azkoitiko Iraurgi abesbatzek kontzertua eskainiko dute Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 20:00etan hasiko da saioa, eta herritarrek doan jarraitu ahal izango dituzte bi taldeen emanaldiak.
Iazko azaroan joan ziren Iraurgi abesbatzako kideak Logroñora (Espainia). Hain justu, bidaiak elkar-trukatu dituzte bi abesbatzek. Azkoitiarrak Logroñon izan ziren moduan, larunbatean errioxarrak izango dira Azkoitian.