Atzo, asteazkena, Xabier Aierdi Begirune fundazioko soziologoak hitzaldia eskaini zuen Elkarguneko Oteiza aretoan. Migrazio prozesuak: zurrumurruak, pertzepzioak eta jarrerak izenburupean aritu zen zeberioztarra, eta herritar ugari elkartu zen adituaren esanak entzutera.
Besteak beste, egungo migrazio prozesuak nondik eta nora doazen erakutsi zuen Aierdik Elkargunean. Orain arteko migrazio prozesua zer izan den eta datozen urteetakoa nolakoa izango den azaldu zuen. Migrazio prozesuak asko haziko direla nabarmendu zuen hark atzoko saioan, eta horrek "migrazioari buruzko iritzi errealista bat" edukitzea eskatuko duela adierazi zuen.