Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko dute larunbatean Azkoitian

Ane Olaizola

Sokatira txapelketa, iaz, Azkoitian. (Anartz Izagirre)

Gizonek eta emakumeek jardunaldi bana eskainiko dute Trenbidearen Zumardian dagoen belardian, 18:00etatik aurrera.

Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren jardunaldiak jokatuko dituzte larunbatean, Trenbidearen Zumardian dagoen belardian. Gizonek zein emakumeek jardunaldi bana eskainiko dute 18:00etatik aurrera.

Euskal Herriko txapelketaren aurreneko jardunaldia jokatuko dute emakumeek, 540 kiloko pisuetan. Honako talde hauek lehiatuko dira: Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Goiherri. Gizonen kasuan, txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute, eta 640 kiloko proba izango da. Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri eta Mutrikuko sokatiralariak arituko dira nor baino nor. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide