Udal eta foru hauteskundeak 2023

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean

Ane Olaizola

Azkoitiko EH Bilduren bilgunea.

Igaro berri diren hauteskundeen emaitzen balorazioa egingo du koalizioak bertaratzen direnekin, eta datozen urratsak ere zehaztuko dituzte.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du bihar, osteguna, 18:30ean, Bilgunean. Igaro berri diren udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzen balorazioa egingo du koalizioak, eta datozen urratsak zehaztuko ditu saiora bertaratzen diren herritarrekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide