Asteburuan Disney etxeak ekoitzitako La sirenita filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute filma, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan ikusi ahal izango da.
Hurrengo asteburuan amaituko du Baztartxok aurtengo zine sasoia, Como dios manda filmaren emanaldiarekin. Hilaren 11n eta 12an eskainiko dute filma hori. Horrez gain, Moonage daydream filmaren zineforuma ere izango da hurrengo egunean, ekainaren 13an.